ARIMA gure familiaren arima islatzen duen hotela da eta, aldi berean, bidaiatzen dugun leku haietan topatu nahiko genukeen kontzeptua da.

Egunerokotasunean bizimodu osasuntsu baten aldeko apustua egiten dugu, non naturak esanahi garrantzitsu bat hartzen duen ingurunearekin harmonian egoteko eta, ondorioz, geure buruarekin. LIVE GREEN, LOVE GREEN gure etxean maiz errepikatu den mantra da, eta orain familia-proiektu honetan integratzeko garaia da, bisitatzen gaituenak mezua eraman eta gogoan izan dezan, ARIMA esperientziarekin batera.

Pentsatzeko eta bizitzeko modu hau ARIMAren jatorria izan zen, modatik urrun, ohiturak eta izaerak eraiki dituena. Ideia berritzaile eta esperientzia iraunkorrak bilatzen ditugu, beti ere kalitatea eta erosotasuna kontutan hartuta, naturarekin lotzen direnak eta esanahiz beteta daudenak.

Eguzkiaren argia islatzen duten aluminioz bildutako egurrak, zuhaitzekin bat egiten duten terrazak energia garbian – geotermia eta aerotermia – sostengatutako eraikinaren birikak dira, tenperatura eta hezetasun maila kontrolatuak mantentzen dituztenak. Kontsumoa murrizten laguntzen duen fatxadaren isolamendua, CO2 kontzentrazio baxuak geletako airean, amenitie organikoak, osagai natural eta ekologikoak, ura biltzeko eta birziklatzeko sistemak… laburbilduz, ingurunean integratuta dauden punta-puntako teknika berritzaileak, naturaren parte izan daitezen eta ingurumenean aztarna gutxiena eragin dezaten. 

Elikadura, gorputza, burua, atsedena eta lana filosofia berak batuta.

#BeSoulstainable

hotel arimapiscina hotel arimahotel arima
logo arima hotel
Suscríbete a nuestra newsletter de ofertas y eventos.
Paseo de Miramón, 162
20014 Donostia-San Sebastián 
T. (+34) 943 56 91 36 | info@arimahotel.com

Harpidetu gure buletinera

Small Luxury Hotels Of The World - Arima Hotel - Considerate CollectionSmall Luxury Hotels Of The World - Arima Hotel - Considerate Collection
GDS
Amadeus: LX EASARI 
Sabre: LX 318585
Galileo/Apollo: LX E4248
Worldspan: LX ARIMA
Pegs ADS: LX 9941
Travelweb: LX 9941

RETPV: HSS00841 - © Arima Hotel

IRITSIERA
IRTEERA
HELDUAK
+13
UMEAK
3-12
HAURTXOAK
0-2
ZERGATIK ZUZENEAN GUREKIN ERRESERBATU?

Prezio onena bermatuta

Doako aparkalekua zure egonaldi osoan zehar

Ordubeteko berandu irtetea (eskuragarritasunaren arabera)

ERRESERBATU