Hotel Jasangarria
Arima babesteko pentsatutako hotela da, arnasa hartu eta naturarekin etengabe kontaktuan egon zaitezen, modu natural eta sotil batean. Horretarako, material noble eta erresistenteak konbinatu ditugu, harria, burdina eta zura, kolore neutro duten testura eta ehun leunekin batera. Elkartasun hori, amenitie organikoen bildumarekin batera, Ariman zure egonaldia konexio eta gozamen unea bihurtuko du.
Natura eta ongizatearen arteko oreka perfektua
Passiv haus
Ezagutu berez jasangarria den hotel bat, Passivhaus ziurtagiria duena. Ariman energia garbiak erabiltzen ditugu, hala nola geotermia eta aerotermia, garbiketarako ura biltzeko sistemak, ur-fluxua murrizteko iragazkiak eta hondakinen kudeaketa selektiboa, besteak beste. Gainera, bikefriendly espazioa eta ibilgailu elektrikoetarako kargagailuak ditugu.
Arima eta espiritua duen eraikina
Small Luxury Hotels
Luxua ez dago naturarekiko oreka bilatzearen kontra. Horregatik, 2019. urtetik Small Luxury Hotels-eko kide gara, munduko luxuzko hotel boutique nagusien zigilu nagusia.Horrekin, egunero hobetzeko erronka gehitzen diogu gure filosofiari munduko hotel onenen pareko zerbitzua eskainiz, hurbiltasunari eutsiz.
Iraunkortasuna luxuarekin harmonian
Arima Familia
Arima familia batek zuzendutako hotela da, bizitza ulertzeko modu batekin, inguruko guztiarekiko errespetua bilatzera bideratua, helburu argi batekin: bizitza osasuntsua, naturala eta geure burua errespetatzen duena eta, beraz, naturarekin errespetuzkoa. Familia horrek zuzentzen du hotela, eta tratu pertsonala du.
Familiaren parte izan