ARIMA 4 izarreko luxuzko boutique hotel bat da, Donostiako erdigunetik 20 minutura, Miramongo basoaren aurrean. Ingurune berde eta lasaia, atseden hartzera eta erlaxatzera gonbidatuko zaituena, aldi berean hiriko bizitzaz gozatzeko aukera ematen dizuna. Bere 69 logelak arreta handiz diseinatu dira zure egonaldia eroso eta ezin hobea izan dadin.
Ezagutu Gelak eta Suite-akKirol, ongizate eta atsedenerako oasi bat ingurune natural batean kokatua. Erabat hornitutako fitness gunea dauka punta-puntako entrenamendu-makinekin, eta Spa handi bat ur-eremu, saun infragorri eta haloterapia gela dituena. Horrez gain, masaje eta edertasun erritualetarako tratamendu gela anitz ditu.
Ezagutu Foresta WellnessBilerak edo lan-gosariak, enpresa-batzordeak, aurkezpenak, proiekzio txikietarako aretoak, kontzertu pribatuak, prentsaurrekoak, klaseak, mintegiak edo formakuntza ikastaroak, koktelak edo ospakizunak... baliabide teknikoak dituzten erabilera anitzeko aretoak ditugu, basora begirako leiho handi, terraza, zerbitzu gastronomiko eta zure eskura dagoen giza talde batekin ekitaldi paregabea ospatzeko.
Ezagutu gure ekitaldietarako espazioakTilia Deli & Café hoteleko jatetxe guneetako bat da. Kafetegia eta bistro jatetxea egunero dago zabalik, eta garaiko produktuetan oinarritutako sukaldaritza garaikidea eskaintzen du. Argi naturala duen toki zabala da, Miramongo basora irekitako terraza handiak dituena. Gozatu gosari goxoak, asteburuko bazkariak, eguneko menuak edota bistrot karta.
Ezagutu Eskaintza GastronomikoaRETPV: HSS00841 - © Arima Hotel